XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itsasuntzi-arraina proiektua

Zientzilarien ahaleginak ez dira beti arrakastatsuak izan.

12. Irakurri hurrengo testua.

Narcis Monturiol-ek ur azpian ibiltzeko ametsa zuen.

Urpeko untzi baten proiektua egin zuen eta 1859an, Bartzelonako portuan frogan jarri zuen bere asmakizuna.

Frogak itxaropenak sortarazi zizkion, ideia zuzena zela erakusten baitzuen; baina, ikerketak gobernuaren laguntza behar zuen aurrera ateratzeko.

Proiektuak interes handia piztu arren, gobernuak ez zion lagundu eta zailtasun handiak igaro ondoren, asmakizuna txatarra gisa saldu zen.

Isaac Peralek Monturiolen ikerketarekin jarraitu zuen, baina hark ere ez zuen zorte onik izan.

Marina Ministraritzak proiektuaren aurkako txosten bat egin zuen eta Peral atxilotzeko agindua eman zuen.

Honek, Marina utzi egin zuen eta ez zien bere asmakizuna atzerriko gobernuei saldu nahi izan.

Narcis Monturiolen itsasuntzi-arraina.

- Ongi iruditzen al zaizu Monturiol eta Perali gertatutakoa?

- Asmatu beste bukaera bat itsasuntzi-arrainaren historiarentzat.

Batzuetan besteen ulermen faltagatik zientzilariek ezin izaten dute beren lana garatu.

Itsasuntzi-arraina proiektua, azkenean, Frantzian burutu zen eta Estatu Batuetan ere 40 urte beranduago.

Izarretarako bidaia

Azken urteotan, zientziak dimentsio ikaragarriak dituen beste ikerketa eremu bat ireki du: Unibertsoa.

Gaur egun, gehiago iker eta ezagut dezakegu dauden tresna aurreratuei esker.

13. Azaldu zein tresnek laguntzen diguten Unibertsoa ezagutzen.

14. Gogoratu zer den konstelazio bat.

Idatzi ezagutzen dituzun konstelazioen izenak.